INFORMATIKA

miércoles, 16 de diciembre de 2009

Helburua Praktikaren, kabuz gure SARE instalazio bat egitea izan da. Horretarako, ikastetxeko aldagela batean aritu gara lanean.
Lehenengo pausua kanaletak paretetan zehar jartzea izan zen. Beraz, neurriak hartu eta ondoren, moztu egin behar izan genituen. Ondoren, finkatu eta paretetan zuloak taladroz egin genituen, gero takoak eta tornilloak erabiliz ondo eusteko. Hala, kanaletak sektoretan banatu genituen, norberarentzat konektoreak jartzeko tokia utziz.

Ondoren, bakoitzak gure sare kableak, B ereduz jarririko RJ45 konektoreez, rosetatik hasi eta kanaletatik zehar "punch" panelera iristeko moduan neurtu eta egokitu genituen. Modu berean, konektore batetik bestera iristeko argi-indarreko kableak moztu eta jarri genituen. Gogoratu, korronte elektrikoa kentzeaz.

martes, 15 de diciembre de 2009